Loading

Berbarik berba

Abelazkuntza >> Ekinoak

kaballue

zaldia

Ori ixate soan kaballuek eta albue ikusi estaidxen” - (Hori izaten zuan zaldiak eta alboa ikusi ez dezan)
Ta gero beste kordel bat euken, ba gure aittek jarritte jueteko manejetako kaballue, nundik jun bi san da, frenuek esate otzena, tiretu te bestera, bestera, bestera” - (Eta gero beste kordel bat zeukan, ba gure aitak jarrita joateko maneiatzeko zaldia, nondik joan behar zen eta, galgak esaten ziena, tiratu eta bestera, bestera, bestera)
Neri iges kaballue jarri atan ba, gaixoik, bueno gaixoik, etzunde, da kaballuek etzunde denpora gutxi eitten dau, kaballo nausidxek, umie pai, umiek etzunde oten die asko bañe, kaballo nausidxe esta oten etzunde” - (Niri iaz zaldia jarri zitzaidan ba, gaixorik, beno gaixorik, etzanda, eta zaldiak etzanda denbora gutxi egiten du, zaldi nagusiak, umeek bai, umeak etzanda egoten dira asko baina, zaldi nagusia ez da egoten etzanda)

Atzera