Loading

Arimak

Orre pa arimak, kanposantutik urtete bela, ori bai, gure amai asko, kanposantutik urteten dabela arimak, da arek, ba tapaten diela ixera suri batas, da urteten dabela iguel birien, gabien basatos, orre pai esate oskuesan, ointxe akordeta na, da amen goxen euen or baserri baten mutil bat, tonto bat, da ari, urten ei otzen, baņe ari urte otzen, bertako mutillek ixerakin tapaute, da egun bi kanposantuen ei basen arek mutillek, muruen ganetik salto eiņ, ye kanposantuen eskutau san, a sinistute ba, lelue san, estakixu? esan normala ta, da gero andik aurrea besteik eseban esaten:

  • Etorriko ittun arimak, ikusiko sue, e, or dabixen arimak kalien - da gure ama pe esate oskusen.

(Horiek ba arimak, kanposantutik irteten zutela, hori bai, gure amari asko, kanposantutik irteten dutela arimek, eta haiek, ba tapatzen direla izara zuri bategaz, eta irteten dutela beharbada bidean, gauean bazatoz, horiek bai esaten zizkigun, oraintxe gomutatzen naiz, eta hemen goian zegoen hori baserri baten mutil bat, inuzente bat, eta hari, irten ei zioten, baina hari irten zioten, bertako mutilek, izarekin tapatuta, eta egun bi kanposantuan egin zituen mutil hark, hormaren gainetik salto egin, eta kanposatantuan izkutatu zen, hura sinestuta ba, leloa zen, ez dakizu? ez zen normala eta, eta gero handik aurrera besterik ez zuen esaten:

  • Etorriko ditun arimak, ikusiko duzue, hor zabiltzan arimak kalean - eta gure amak ere esaten zizkigun.)