Loading

Ortxa zarra

Guk aittitte okerra genduken, okerra gure aittitte, esatotzen Ortxa Sarra esatotzen, sarra salako ba Ortxa izena ipiñi otzen, au bestela Saldigoitti da, baserrixe, bañe Ortxa aittittai, gero mutikuek tentau eitte ben gure aittitte, bekixen okerra sana ta, da amen, an beko, or, mutikuek eta tentau, d´egun baten artu ban makilla aundi bat, da esa otzanien, amamai se:

  • Estotze geixau burleik eingo, neri orrek - d´etxie bueltaka, selako bueltak oni etxioni ei otzesan mutikuek ta bera atzetik akilluas, palu orras, esebesan arrapau atzenien, e? bai, gurie san, ona san, bañe kabreeta sanien okerra san, ta umiek esautu eitte ben, amen ausukuek danak:
  • Gusan Ortxa Sarrana, tentau ein bi xuau Ortxa Sarra - okerra san, neure aitte ona, bañe aren aitte, diabrue baño okerraue.

(Guk aitaita okerra geneukan, okerra gure aitaita, esaten zioten Ortxa Zarra esaten zioten, zaharra zelako ba Ortxa izena ipini zioten, hau bestela Zaldigoiti da, baserria, baina Ortxa aitaitari, gero mutikoek tentatu egiten zuten gure aitaita, bazekiten okerra zena eta, eta hemen, han beheko, hor, mutikoek eta tentatu, eta egun baten hartu zuen makila bat, eta esan dionean, amamari ze:

  • Ez diote gehiago burlarik egingo, niri horiek - eta etxea bueltaka, zelako bueltak etxe honi egin zizkiotenn mutikoek eta bera atzetik akuiluagaz, makila horregaz, ez zituen harrapatu atzenean, e? bai, gurea zen, ona zen, baina haserretzen zenean okerra zen, eta umeek ezagutu egiten zuten, hemen auzokoek denek:
  • Goazen Ortxa Zarragana, tentatu egin behar diagu Ortxa Zarra - okerra zen, neure aita ona, baina haren aita, deabrua baino okerragoa.)