Loading

San Lorentzo

Ba, beittu amen euen oitturie, San Lorenso da ortxe gan gantxu baten, gan gaņien da, e, San Martin badakixu sein yan Saldibarren, bueno alturatxo baten da, ermitta txiki txiki bat da San Lorenso, agostun amarrien ixaten da San Lorenso, da ekarte ben ori santuoi, se egunetan ekarte san? bera ekarte san, santutxu txiki txiki txikidxe san santue, ekarte ben parrokidxara, da eitte otzen bedeatzi urrune da erute ben, Saninasio egunien, kirieleison kirieleison, San Martiņen asitte, San Lorentzoraņoko kantuen erresetan, letaņak esate san, letaņak, da gero an mesie, da urte baten, es ei eban eiņ euriik, santu orrek, bedeatzi urrune parrokidxan einye sikutie itzela! ori esakerie da Saldibarren aundidxe, da errekatxue pasau bi san, da oin be an da errekie, da errekan sartu eben, santuoi, errekan sartu eben santue, gero eki otza euridxek, da goiko lurrok gustidxok, danok, bera errekara etorri ei sien.

Ba, begiratu hemen zegoen ohitura, San Lorentzo eta hortxe gain-gaintxo baten, gain gainean dago, San Martin badakizu zein den Zaldibarren, beno altueratxo baten dago, baseliza txiki-txiki bat da San Lorentzo, abuztuaren hamarrean izaten da San Lorentzo, eta ekartzen zuten santu hori, ze egunetan ekartzen zen? bera ekartzen zen, santutxo txiki-txiki-txikia zen santua, ekartzen zuten parrokiara, eta egiten zioten bederatzi hurrena eta eroaten zuten, San Inazio egunean, kiri-leison kiri leison, San Martinen hasita, San Lorentzoraino kantuan errezatzen, letaniak esaten zen, letaniak, eta gero han meza, eta urte baten, ez ei zuen egin euririk, santu horrek, bederatzi hurrena parrokian eginda sikatea itzela! hori esakera da Zaldibarren handia, eta errekatxoa pasatu behar zen, eta orain ere han dago erreka, eta errekan sartu zuten, santu hori, errekan sartu zuten santua, gero ekin dio euriak, eta goiko lurrok guztiok, denok, behera errekara etorri ei ziren.