Loading

Subeak

Gure aittek esate ban ori, beixe iguel txala einye, ta errape aundixekin beixek, esta? da esnie urteten kortan, ta bentana mat ero oneskero, suban bat etorri tte txupau, eran, da iños esate ban se iños, errapie bustitte euki dabela beixek eta esabala eukin ainbeste esne, ordun egunien beixek, da, sartu dala suban bat, bai, da gero suba benenu esate ben, e? ba gero, bentana danak Kristo morun lotute.

(Gure aitak esaten zuen hori, behia beharbada txahala eginda, eta errape handiekin behiak, ezta? eta esnea irteten kortan, eta leihoren bat edo egonez gero, sugeren bat etorri eta xurgatu, edan, eta inoiz esaten zuen ze inoiz, errapea bustita eduki duela behiak eta ez zuela eduki hainbeste esne, orduan egunean behiak, eta, sartu dela sugeren bat, bai, eta gero suge pozoia esaten zuten, e? ba gero, leiho denak Kristo moduan lotuta.)