Loading

Sarrera

Ehunka eta ehunka urtetan euskeraz berba egin daben herria da Zaldibar. Koldo Mitxelenak esan eban euskararen egiazko misterioa iraupena dala, ez jatorria. Zaldibartarrok be geure alea jarri dogu iraupen horretan eta harro gagoz. Bizi daitela ehunka eta ehunka urte gehiago. Horra hor gure konpromisoa.

Euskalduna izatea gizaki izateko beste modu bat besterik ez dala esan eban Joseba Sarrionandiak. Guk geure soinuak jarri deutsoguz euskarari. Gure hizkuntzak Zaldibarren hartzen daben janzkera beste euskal herrietakoaren antzekoa izanda be, euskera desberdin janzten da herri eta eskualde bakoitzean. Baita geurean be. Badago-eta aldea Eitzaga, Sallabente eta Olarreagako berbetearen eta Zaldibarko beste auzoetan egiten danaren artean.

Iñaki Gamindek bizitza erdi daroa hango eta hemengo euskeraren jantziak, koloreak, soinuak aztertzen eta batzen. 2002an gurean ibili zan. Berrogeiren bat zaldibartarren laguntzagaz berbarik berba ibili eban gure herria. Hurrengo urtean argitaratu zan bere beharra.

Gamindek ez eban aztertu Eitzaga, Sallabente eta Olarreagako berbetea. Batetik 1996an Fernando Aranbarrik egin ebalako behar hori Ermukoarekin batera eta, bestetik, alde haundia dagoelako beste auzoetan egiten danagaz alderatuta.

Liburu batean eta CD batean emon zan argitara 2003an Gaminderen beharra. Oraingoan amaraunean jarri dogu, honek dakarren guztiagaz. Hau da, web honetan sartu-urtenak egitean badogu aukera gure kontutxoak bertan izteko: berbak, argazkiak, iritziak. Gune bizi bat aurrean dozuna, euskera bera legez bizia, zaldibartarron berbetea legez bizia.

Amaitzeko, gogora ekarri gura gendukez 2002 haretan Gaminderen laguntzaile izan zirenak eta, bereziki, berarekin berbaldiak egin zituezan zaldibartarren izenak. Batzuek gure artean jarraitzen dabe, beste batzuek ez. Eurek emondako informazioa izan zan hizkuntzalariak erabili eban lehengaia zaldibartarrona eta mundu guztiarena dan ondare hau jasotzeko eta etorkizunerako izteko.

Parte hartu zuten zaldibartarrak

  • Aiartzaguena, Isabel
  • Amezua, Jose Luis (zena)
  • Aranzibia, Clara (zena)
  • Areitioaurtena, Carmen
  • Astiazaran; Pilar (zena)
  • Asua, Fidel (zena)
  • Asua, Javier
  • Atxaorbea, Martina
  • Azagirre, Andoni
  • Azagirre, Carlos
  • Azpitarte, Plazida
  • Bastarrika, Kontxi
  • Bastida, Juana
  • Belar, Patxi
  • Berasaluze, Sofia (zena)
  • Garitaonandia, Antonio (zena)
  • Gaztelurrutia, Luciano (zena)
  • Goizate, Eustakia (zena)
  • Irulegi, Felisa Lasuen,
  • Balendin Lazpita, Adrian
  • Mendiolagarai, Idoia
  • Narbaiza, Jose Mari (zena)
  • Urizar, Esti
  • Urizar, Rafa
  • Zabala, Karmelo
  • Zalduegi, Jose